XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gaur ere goizegiJon Bergaretxe musikari lotu zaio aspaldidanik.
Etxeko giroa ere lagungarria zen, esaterako Xabier Lete musikari eta poeta bere senidea da eta senitartean ez da musikarekin lotura daukan bakarra.
Bergaretxe gitarra klasikoarekin hasi zen eta lehenengo jendearekiko harremanak txapelketan gertatu ziren orain dela bi urte t`erdi.
Gero Azala folk taldearekin ibili da eta bakarlari azken aldi honetan joan zen urteko Kantu Txapelketa 89.aren kantaldietan
Kantaldi guzti hauetan bere gitarra eta ahotsez soilik osatzen du bere errepertorioa.
Jonek eremu zabal batean bide ezberdinetatik jo nahi izan du, bere bide eta tankeren bila aritzen den edozein hasberriren modura.